Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Iratiko altxorraren inguruko zientzia-proiektua burutu dute Zaraitzu eta Auñamendiko ikasleek

Pagadian barrena udaberria heltzean, zuran etengabeko danbateko bat entzuten da; egilea okil gibelnabarrada da, bikote bila dabilena

2026/05/11

Irati, 2026ko martxoa

Iratiko basoa okil gibelnabarraren berezko lurraldea da; Pirinio mendikatean, bere etxe kuttunena dela esan daiteke. Baso helduak eta egur hila (zutik zein lurrean) dituzten habitatak ditu gogoko, bertan kabiak egiteko, kumeak hazteko eta elikatzeko leku egokiak aurkitzen baititu.

Martxoaren 24an, Garraldako eta Otsagabiako ikastetxeetako LH5-6 eta DBH1eko ikasleak Aezkoako
lurretan elkartu ginen, ingurumen-basozainekin batera mendi-ibilbide bat egiteko.

 

Ibilbidean zehar okil gibelnabarraren hotsa entzuteko aukera izan genuen. Ondoren, basozainek okilen inguruko azalpen orokorra eman ziguten. Beste geldialdi batean, bereziki okil gibelnabarrean jarri zuten arreta: haren ezaugarri fisikoak, kabiaren xehetasunak eta ugalketa garaia azaldu zizkiguten.

 

Elikadurari dagokionez, intsektuen larbek duten garrantzia azpimarratu zuten, bereziki Rosalia alpina eta kakalardo adardunarenak. Gainera, intsektu honen irudiak erakutsi dizkiguten. Haien azalpenen arabera, intsektu hauen larbak hiru urte inguru igarotzen dituzte egur hondatuan, enbor zutik zein erorietan, heldu bihurtu aurretik.

 

Okilaren buruaren egituraz ere aritu ziren, batez ere mingainaren berezitasunak nabarmenduz. Izan ere,
zenbat eta enbor hildako gehiago egon basoan, orduan eta elikagai gehiago izango dute okilek.

 

Ugalketa garaian bere lurraldea nola kontrolatzen duen azaltzeko, azken urteotan egindako ikerketen berri eman ziguten. irrati-telemetria erabiltzen dute: okilei pisu gutxiko igorleak jartzen dizkiete, motxila modura, eta horrela ordenagailu bidez haien mugimenduak jarraitu ahal izaten dituzte. Azaldu zutenez, bikote batek 350 hektarea inguruko eremua erabiltzen du bizitzeko, eta kabia azalera horren ertzetan kokatu ohi du. Horrela ondorioztatu dute egur heldu eta hildako ugari duten guneak aukeratzen dituztela. 

Amaitzeko, mendian bizi diren beste espezie batzuen jarraipena nola egiten duten ere erakutsi ziguten.

 

Orain, Iratiko basoan barrena ibiltzen garenean, badakigu hostoen atzean ezkutatuta, gu isilean behatzen, espezie berezienetako bat egon daitekeela. Orain badakigu zein den bere lurraldea, eta gure esku dago bertan egiten ditugun ekintzak arduraz hautatzea, horiek funtsezkoak baitira.