Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Jarduera anitzez beteriko egunak Igantziko eskolan, neguko oporren antzinean

2025/01/13

Igantziko eskolako ikasleek ez dute aspertzeko astirik izan, neguko opor aitzineko astean, ekintzaz-ekintza ibili baitira.

"Igantziarrak munduan" izeneko eskola mailako proiektua bukatzen ari dira, batetik; horretarako eskola guztiko ikasleak maiz bildu dira talde lanak aitzinera eraman ahal izateko. Adin guztietako ikasleak nahastuak daudenez, zaharrenak dira ttikienei laguntzen dietenak, gidatzen dituztenak.

Bertzalde, urtero egin ohi dugun bezala, Arantzara joan ginen, Etxalarko eskolakoekin batera, bertako antzerki emanaldiaz gozatzera. Bortzirietako Landa Eremuko hiru eskoletako ikasle eta irakasleak bildu ginen eta elkarrekin harremanak estutzeko tartea eduki genuen.

Azkenekoz, Olentzeroren bisita jaso zuten neska-mutikoek ta zozketa egin zuten sari ederrak banatzeko. Gero, kalejira egin zuten herrian barna trikitixa eta panderoekin giroa alaituz, eta eskolako jangelan elkartu ziren bazkari eder baten inguruan.

Ikastetxeek esfortzu handia egiten dute horrelako jarduerak antolatzeko, baina merezi duela diote; izan ere, horrela, herrien arteko loturak eginez komunitatea eraikitzen dute, norberaren ohiturak erakutsi eta horietan parte hartzen dute, pertsona bakoitzak ematen duenaren garrantzia ulertzen eta laguntzen ikasten dute... Hori guztia giro goxo eta alaian!