Urteroko zuhaitz landaketa-jardunaldia burutu du Etxalarko landa eskolak - Urteroko zuhaitz landaketa-jardunaldia burutu du Etxalarko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/03/22
Martxoren 7an, ortzegunean, Landagain eskolako eskola komunitate guztiak “Axeri Lepo” inguruan zuhaitzak landatzera atera ziren.
Ohiturari jarraituz, Eskola Komunitatea osatzen duten kideek; ikasleek, irakasleek eta familiek, udalaren laguntzaz, “ zuhaitzaren eguna “ ospatzeko aukera izan zuten.
Goizeko 9:00etan eman zioten hasiera egunari. Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, kirol pistan elkartu eta poliki poliki Axeri Leporantz abiatu ziren Bidean, Meakako iturriaren magalean hamaiketakoa egiteko geldialditxo bat egin zuten eta bertan dagoen iturrian ura bete ondoren azken txanparantz abiatu ziren.
Bitartean, HHko ikasleak eskolan egon ziren eta LHko ikasleak hamaiketakoa egiten ari ziren bitartean, familien laguntzaz kotxeetan Axeri Lepora igotzen hasi ziren. Kontuak atera, HH-koek egunaz gozatu ahal izateko, familien laguntza ezinbertzekoa dutela, beraiek baitira ikasleak garraitzen arduradunak.
11:30ak inguruan, LH-ko ikasleak iritsi, motxilak kendu eta ur pixka bat edan ondoren, udal langilearengana gerturatu ziren. Eskolako ikasle eta irakasle guztiak lurrean eserita zeudela eta familiak inguruan zituztela, udal langileak Landaketaren inguruko xehetasunak eman zizkien eta 50 pago zuhaitz inguru landatuko zituztela adierazi zigun.
Adierazpenak entzun ondoren, ikasleak eta irakasleak 9 taldeetan banatu ziren: HH-ko 3 talde eta LH-ko 6 talde sortuz, guztietan adin ezberdinetako ikasleak nahasita zeudelarik. Talde bakoitzak, landatzen zituen zuhaitzetan jartzeko adierazgarriak zituen. Era horretara, norberak landatutako zuhaitzak zeintzuk diren eta zer nolako bilakaera izanen duten jakiteko. Familiak taldeetan txertatu ziren eta landatzen lagundu zieten.
13:00etan landatzez bukatu eta bazkaltzera joan ginen. Axeri Lepoko magalean denak elkartuta edo taldeetan, bazkaldu genuen. Jolasteko denbora izan zuten, baita bertako parajeaz gozatzeko aukera ere, eguraldi ederra izan bait zuten 14:15etan itzultzeko ordua iritsi zen. HH-ko ikasleak etorritako kotxeetan sartu eta eskolarantz itzuli ziren. LH-koak berriz, etorritako bidetik eskolara bueltatu ziren.
Egun zoragarria izan zen eta horrelako ekintzak egiten jarraitu nahi dute honek, eskola komunitatearen harremana indartzeko balio baitu eta.