Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lizarraldeko Landa Eskoletako irakasleen harrera jardunaldia

2026/09/25

Irailaren 23an, 15:45etik 18:30era, Lizarraldeko landa eskoletako irakasleei harrera egiteko jardunaldia egin zen.

Jardunaldia bi zatitan banatu zen:

Alde batetik, Antonio Carmona López koordinatzaileak Lizarraldeko zonaldean lan egiteko moduaren aurkezpena egin zuen. Horrez gain, eskualdeko landa eskolen ibilbidea, lortutako hobekuntzak eta egiten diren jarduera komunen azalpena aurkeztu zituen. Era berean, koordinatzailearen eta Nafarroako Landa Eskolen sarearen lana zertan datzan azaldu zuen. Nafarroako Landa Eskolen bideoa proiektatu zen, eta Landa Eskolen antolatzeko araudi berria aurkeztu zen.

Bestetik, Juan Izaguirre Eseverrik, Carcarko landa eskolako irakaslea, bere ikastetxean Beebot, Matatalab eta microbit txartelekin nola lan egiten duten azaldu zuen. Aurkezpenean, robotikarekin lan egiteko jarraibideak eman zituen, eta parte-hartzaileak 6 edo 7 laguneko taldeetan banatu zituen, robot bakoitzarekin praktikatu ahal izateko.

Oso jardunaldi aberasgarria izan da. Bertan, Lizarraldeko eskoletako irakasleek iaz jasotako robotika-materialarekin lan egiteko adibide eta ideia ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.