Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Aresoko landa eskolak Ate Irekien Jardunaldia burutuko du martxoaren 11n ikasle berriek eskola ezagutu dezaten

2022/03/04

 

Nafarroako Eskola Publikoan izena emateko epea martxoaren 7tik 11ra bitartekoa denez, Aresoko Nazabal ikastetxeak Ate Irekien Jardunaldi bat burutuko du martxoaren 11n, osteguna, 10:30etan.

Irailean lehen aldiz eskolan hasiko diren 2-3 urteko haurrek, eskola bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute honela.