Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Zaindu dezagun Santakara" ingurumena zaintzeko jardunaldia burutu zuen landa eskolak

2025/06/17

Zer hobeto oporretan joateko, zure herri maitea garbitzen baino?

Joan den apirilaren 16an, Santakarako ikastetxeak bere kaleak garbitzeko ingurumen jardunaldi bat antolatu zuen. Bertan, ikasleek eta irakasleek ez ezik, herriko senide eta biztanleek ere parte hartu zuten.

Aurretik, 3. eta 4. mailako ikasleek promozio-bideo bat grabatu zuten, eta hezkuntza-komunitate osoa animatu zuten ekimen horretan parte hartzera.

Eguna iritsitakoan, 5. eta 6. mailako ikasleek birziklatzeak gure planetarako duen garrantziari buruzko ahozko azalpenarekin hasi zen jarduera. Gainera, BASURALEZA terminoa ezagutarazi zuten, naturan uzten dugun eta gero eta gehiago hazten ari den zaborra. Hitzaldi honetarako, Libera Proiektuaren webguneko informazioa erabili zen.

Ondoren, parte-hartzaile guztiak taldetan banatu ziren eta ibilbide batzuk markatu ziren Santakarako kale eta sarbide ezberdinetan zehar, eta talde bakoitza zaborra biltzen joan zen eta koloreen araberako poltsetan sailkatu zen (horia ontzietarako, etab., urdina paper eta kartoirako...).

Jarduera honen ondoren, herria garbitzeaz gain, bertan behera utzi genuen zabor kopuru handiaz komunitatea kontzientziatzeko balio izan zuena, Santa Eufemia Jubilatuen Elkarteak prestatutako bazkari aberats batekin amaitu zuten eguna.

Espero dezagun jarduera hau baliagarria izatea gure herriak garbiago mantentzeko eta sortzen dugun zaborra birziklatzearen garrantziaz arduratzeko.

Hezkuntza-komunitateak Santacarako Udalaren, APYMA elkartearen, La Asunción Emakumeen Elkartearen eta jardunaldi zoragarri honetan parte hartu zuten pertsona guztien laguntza eskertu nahi du.

 

Promozio-bideoa ikusi