Ekintzailetza Eguna Otsagabiako landa eskolan - Ekintzailetza Eguna Otsagabiako landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/04/13
Joan den ikasturtean Gu Pirinioa eta Cederna-Garalur erakundeekin batera sortutako sarearen lanari jarraituz, jardunaldi berezia burutu dute aurten ere Otsagabiako ikastetxeko 4.DBHko ikasle eta irakasleek.
Goizean gaiaren inguruko hitzaldia izan zuten eta tailerra egin zuten Gu Pirinioko Ainhoa Elizalde eta Cederna-Garalurreko Idoia Napal teknikarien eskutik. Taldeka enpresa bat sortzeko erronka planteatu zitzaien ikasleei. Bukaeran denen aurrean aurkeztu zuten beraien proposamena. Gogotsu eta oso kreatibo aritu ziren ziren.
Goizerditik aurrera, bailarako esperientzia ekintzaile erreal bat ikustera joan ziren Zaraitzura: Koldo Vicenteren gaztategia.
Bertan, enpresaren atalak erakutsi zizkien Koldok prozesua azaltzen zuen bitartean. Ondoren, elkarrizketa egin zioten neska-mutilek beuren jakinmina asetzeko: zergatik aukeratu zuen ibarrean gelditzea, zergatik eta nola sartu zen proiektuan… Adi-adi egon ziren ikasleak, ekologia eta materialen aldetik oso berriztatzailea den gaztategi honen instalazioak ikusten eta prozesua ezagutzen.
Eguna borobiltzeko, Otsagabiako NIZeko Patricia eta Pantxo eta Xabi basozainen laguntzaz, herriko borda bat ezagutu eta zuhaitz eta zuhaixkak landatu zituztenen inguruan.