Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Melidan ospatu dira Nafarroako Landa Eskolaren VII. Jardunaldi Pedagogikoak

2023/03/21

Nafarroako Landa Eskolen Sareak, bere VII. Jardunaldiak ospatu zituen martxoaren 18an Melidan, 100 irakasle, ikertzaile, zenbait erakundetako ordezkari, eta abarren partehartzearekin.

Bi eginkizuni begira antolatzen ditu lan-taldeak jarduera hau, batetik, landa eremuetako irakasleentzako prestakuntza zabaltzea eta bestetik, eskola horietako hezkuntza eta gizarte lana ikusaraztea.
 

Programa

Goizean zehar hainbat jarduera burutu ziren.

Melidako alkateak, Valle Coca Pueyo, hasiera eman zion, eta bertan nabarmendu zuen eskolaren  garratzia herriarentzat. Jarraian, ibarreko eskolen koordinatzaileak, Nekane Gardek, Ainhoa Gurpegui klaustrokidearen laguntzarekin, Aragoi Ibarreko zentroei buruzko aurkezpena egin zuten: Melida, Murillo Fruitu, Racara.
 

Ostean, mahai-ingurua egin zen Pilar Abós, Hezkuntza Zientzietako doktorea eta Zaragozako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea; Esther Leza, Uxueko landa-eskolako irakasle eta zuzendaria hiru hamarkada baino gehiagoan; José Luis Murillo, Pedagogi Berrikuntzarako Mugimenduaren maisu eta kidea, eta Juan Rodriguez Alpartir eskola famatu eta sariduneko zuzendaria. Nora Salbotx, Amaiurko eskolako zuzendari eta koordinatzaileak moderatu zuen eztabaida-gunea. Zenbait ideia azpimagarriren inguruan aritu ziren, hala nola ikasleengan jakin-mina sortzearen garrantzia, egungo testuinguruaren kultura-heterogeneotasuna, ingurune natural eta kulturala ikaskuntza-gela gisa baliatzea, etab.

Ondoren, hamaiketako goxoa hartzeko gonbidapena luzatu zuen Melidako Udalak, jardunaldiko bigarren atalari indarberriturik aurre egin ahal izateko.

Honetan,  Izaskun Gutiérrez, Boqueixon Vedrako (Galizia) CRAren sortzailea eta zuzendaria, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko aholkularia; Javier Castillok, Teruelgo landa-eskolako irakasle eta hezitzailea; Euskadiko Eskola Txikiak proiektuaren koordinatzailea eta Laukizko landa-eskolako irakaslea den Jugatx Ormaetxek; eta Puy Ziaurritz Jasok, Otsagabiako ikastetxeko irakasleak, tailer bana eskaini zuten adin desberdinetako ikasleak biltzen dituzten ikasgeletan esku hartzeko estrategia metodologikoen inguruan.

Jarraian, ikasleek gidatutako bisita animatu bat egin zen eskolara.

Eta amaitzeko, elkarrekin bazkaltzeko aukera izan zuten partehartzaileek, baita harreman berriak egin eta esperientziak partekatzen jarraitzeko ere.

 

Balorazioa


Oso ongi baloratu da partehartze handia izan zuen jarduera hau (100 pertsona inguru bertaratu ziren), kalitate handiko hausnarketa eta esperientziak azaleratu baitziren bertan, eta herri txikietako eskolak, txikiak izanik ere, edo akaso txikiak izateagatik, berrikuntzarako eta egokitzapenerako testuinguru paregabeak izan daitezkeela erakutsi zelako.

 

Jardunaldiak aise gainditu zituen itxaropenak, bai parte-hartzaileen etorreragatik, bai proposatutako helburuak betetzeagatik, honako balorazioak jaso zituen, besteak beste: "Benetan pozgarria da gai horretan hainbeste jende interesatuta ikustea", "Giro onean hausnartzeko jardunaldia kalitate handiko hizlariekin", "Nire irakaskuntza hobetzeko oso jardunaldi erabilgarria, gaur ikasitakoa aplikatuz", "Topaketa oso aberasgarria izan da, landa eskolari eta irakasleei harro sentitzeko aitortza egin dielarik"...