Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Kikilisalda: natura, ingurua eta gozamena haurren osasuna hobetzeko

2023/05/17

Mendialdeko obesitate tasa altuari aurre egiteko helburuarekin eta osasungintzako eragileekin batera, Kikilisalda izeneko taldea osatu zuten Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko herriek eta bertako Gizarte Zerbitzuek.

"Pausoka-pausoka gure burua zainduz, ongi pasatuz, naturaz gozatuz, eskualdea ezagutuz" lelopean, ekintza ezberdinak diseinatu eta martxan jartzen ditu Kikilisaldak urtero-urtero, gazteenak ingurua ezagutuz kirola egitera bultzatzeko.

Besteak beste, iaz zenbait ibilbide sortu zituzten ikasleekin batera egiteko haurrak kirolera hurbiltzeko asmoz eta ingurua ezagutzeko. Ibilbideak asmatu eta izena eman zieten, markatu ere egin zituzten eta

Honakoak dira ibilbideak:

  • Areso: Otarre 
  • Arano: Suro
  • Goizueta: Korroxka eta Antoka
  • Leitzan: Txaragorri, Santa kruz eta Kornieta

 

Ikasturte honetan bigarren fase bati ekin diote: QR kodea duten panelak txertatzeko asmoa dute, baita  iIbilbideak formatu digital eta paperezkoan banatzeko ere. 

Panel bakoitzean, ibilbidearen deskribapenaz gain, galdera bat txertatuko dute eta ibilbideko hurrengo informazio-gunean (panelean) topatuko dute bere erantzuna, nola ez, hurrengo galderarekin batera. Honela, 5 galdera-erantzuneko jokoa osatzen dute ibilbide bakoitzean, haurrak ibilbideak osatzeko animatuz.

 

Aurkezpena egiteko bideoa: