Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bere konposta sortzen du Etxalarko landa eskolak

2024/12/24

Abenduak 4 asteazkenean, Bortzirietako zabor mankomunitateko teknikaria den Txomin, eskolara joan zen eskolako konpostaren egoeraren berri ematera. 

Orain dela lau/bortz urte, konposta egiteko ontzia jarri zuten eskolan. Bertara, hamaiketako hondarrak eta sukaldean sortzen zen zabor organikoa botatzen dute egunero. Denbora luze horretan, konpostaz betetzen joan da eta zer gertatu den eta zer gertatzen ari zen ikusteko garaia iritsi zen. Konpostontzia bete-betea zegoen eta ez zekinetez zabor organiko gehiagorik botatzen ahal zen edo ez, teknikariari honi deitu zioten laguntza eske.

Saioarekin hasteko, Txominek bere burua aurkeztu zuen. Ondoren, herrian zehar banaturik dauden zabor ontzi ezberdinen erabilpenaren errepasoa egin zuten, hau da, hori, berde, marroi eta urdin koloreetako ontzietan zer bota behar den, alegia.

Hau egin eta gero, Txominek konposta ireki zuen eta honekin topatu ziren: bi koloreetako ongarriarekin.

 

 

Txominek erran zuenaren arabera, azpikoa (beltza) konposta bihurtua zegoen, lurra alegia eta erabilgarri egonen litzatekeena. Honen gainean zegoena, usteltzen ari zela erran zigun. Egia errateko bertara joan zirenean ikaragarrizko kiratsa zegoen. Badirudi, azken zati hau ez zutela ongi zaindu eta horregatik zerion usain desatsegina, eta Txominek konpostaren zaintza eta nondik norakoak azaldu behar izan zituen: 
- zabor organikoari errautsa, hostoak… bota behar zitzaizkion
- noizean behin nahasi egin behar zen aire boltzak sortzeko. Nahasteko tramankulua erakutsi zuen
- konposta ona ateratzeko ongarriak zer behar zuen: janaria, ura eta oxigenoa
- sortutako lurra zabaldu, idortzen utzi eta iragazi behar zen.

 

 

Aski pozik geratu ziren jarduerarekin, interesgarria suertatu baitzitaien ikusi eta entzun zutena. Orain zein erabilpen emanen zaion pentsatzen hasi beharko dute.