Korrika Amaiurren - Korrika Amaiurren - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
1377. km-a egin dute Baztango Eskola Ttikiek Baztan, 2026-03-24
2026/03/25
Testu hau idazten ari garen momentuan, 24. Korrika ospatzen ari gara. Martxoaren 19an Atharratzen hasi eta 29an Bilbon amaituko da, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Osotara, 2.175 km dira.
Gaur, martxoaren 24a, Baztandik pasa da. Goizeko 9:50ean Oronozen sartu da eta ia 3 ordu beranduago Amaiurrera ailegatu da.
Baztango herrietako eskolek, Elizondoko lanbide eskolakoekin partekatu dugu 1377. km-a. Eskolatik oinez joan gara eta bertan esperoan egon ondoren, Korrika ailegatu da. Gure eskolatik lekukoa Aranek eraman du.
Hurrengo km-a Amaiurko herriarena izan da eta hortaz, haundien gelakoak indartsu zeudenez, kilometro honetan ere parte hartu dute. Hauek ere aukera izan dute lekukoa eramateko.
Izugarrizko ilusioarekin bizi izan dugu gaurko eguna eta dagoeneko prest gaude hurrengo Korrikarako.
EUSKARA GARA! GORA KORRIKA!

