Raimundo Lanas landa eskolako Komunitatea Haurren Eskubideen alde - Raimundo Lanas landa eskolako Komunitatea Haurren Eskubideen alde - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/01/19
Joan den azaroaren 19a egun handia izan zen Murillo el Fruton. Hezkuntza-komunitate osoa mobilizatu zen haurren eskubideen alde.
Jardunaldia herrian zehar egin zen manifestazioarekin hasi zen 10:45ean hasi zen, ikasleek egindako pankarta buru zela.
11:00etan familiak, ikasleak eta elkarteak Udaletxeko plazan bildu ziren, haur guztien eskubideak aldarrikatzeko. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko neska-mutilak Udaletxe barrura sartu eta eskubideak zerrendatzeko bando bat bota zuten.
Ondoren, abestia kantatu zuten bildutakoek eta familia-argazkia egin zuten, guztien oroimenean geratuko dena.
Zalantzarik gabe, ekintza polita izan zen Murillo el Frutoko “Raimundo Lanas” landa eskolako hezkuntza-komunitateak bultzatutako hau.