Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Eraikin berriaren mustutzea ospatu du Arbizuko Herri Eskolak

2022/05/20

Ia 3 urte joan dira Arbizuko Herri Eskolako ikasle eta irakasleek, denbora luzean amesturiko eraikin berria estreinatu zutenetik. 2019ko irailetik ari dira "habitatzen" eskola berria, baina aurtengo maiatzaren 14a arte itxoin behar izan dute merezi bezeala mustutzeko.

 

Komunitate osoa jai handi batean bildu zuten goizetik. Ametsa egi bihurtzeko prozesua oroitu eta hau esku hartu duten pertsona guztiei eskerrak emaneko diskurtso batekin hasi zen ekitaldia.

 

 

- Noticias de Navarra: http://https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/sakanaleitzaldea/2022/05/14/escuela-sonada-arbizu/1260760.html

 

- Guaixe astekaria: https://guaixe.eus/arbizu/1652692736865-mustutze-beroa