Leitzaldeako Eskolen Topaketak elkarlanean prestatzen hasi da eskualdeko komunitatea - Leitzaldeako Eskolen Topaketak elkarlanean prestatzen hasi da eskualdeko komunitatea - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
XXIII. edizioa izango da ikasturte honetakoa
2024/09/16
Irailaren 28an egitekoak diren haur, guraso eta eskolen arteko topaketak elkarlanean antolatzen hasteko bilera ospatu zen pasa den irailaren 11n Goizuetako Umore ona elkartean.
Bertan, Goizuetako eskolako eta guraso elkarteko ordezkariak, Aresoko eskolako eta guraso elkarteko ordezkariak, Laga gizarte zerbitzuetako ordezkaria eta Leitzako guraso elkarteko eta eskolako ordezkariak bildu ziren.
Jardunaldiaren nondik norakoen inguruan hitz egin zuten, baita herrien arteko harremana sustatzeko, aurrera eraman daitezkeen beste hainbat ekimenen inguruan ere aritu ziren.