Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Sortu duen pastorala aurkeztu du Otsagabiako landa ikastetxeak

2023/04/19

Bigarren hiruhilekoan, Xabier Diaz-Esarteren "Zaraitzuko ipuin zahar eta berriak" liburuan oinarriturik, pastoral librea sortu zuten Otsagabiko Eskolako irakasle eta ikasleek, eta bailarako biztanteendako antzezpena eskaini zuten osailaren 17an Ezkarozen.

Hona antzezlanaren grabazioa: https://youtu.be/js0z0dUlsrg 

Eta han abestutako koplen hitzak honako bilduman jaso dituzte: https://drive.google.com/file/d/1f5JbxVwAyn7YNoBRMjcZTcFAhuL-CNwm/view