Pijamaren Eguna ospatu zuen Amaiurko landa eskolak - Pijamaren Eguna ospatu zuen Amaiurko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/12/20
Joan den azaroaren 20ean, Haurren Eskubideen nazioarteko egunaren karietara, Amaiurko eskolan Pijamaren Eguna ospatu genuen bertze behin ere. Aurtengoa berezia izan da, izan ere, egun honetan Nafarroa ordezkatzeko ikastetxe gisara izendatu gintuzten harrera familiak ordezkatzen dituen Magale elkartetik. Eguna ospatzeko “Mateoren iritsiera” ipuina kontatu zigun Jaione ipuin kontalariak. Gainera harrera ama baten bisita izan genuen haien esperientzia bertatik bertara azaltzeko eta, baita ere, Baztango alkatearena.
Ondoren, Haurren Eskubideen Kartako zenbait artikulu irakurri eta eztabaidatu genituen eta, egunari akabera ederra emateko, gaiari buruzko bi pelikula emanaldi izan genituen...eta baita palomitak ere!