Areso eskola ere 8M-a ospatu dute. - Areso eskola ere 8M-a ospatu dute. - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/03/09
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zuten Aresoko Nazabal eskolan.
Euria lagun, kalejiran atera ziren ikasleak, irakasleak eta familiak 12:30an, ikasleek margoturiko mozorro moreak jantzita. Herriko plazan, udaletxepeko karrapean, kantuz eta dantzan ibili ziren denak elkarrekin, eta aldarrikapenari lotutako abestiak lagun.