Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left LGTBI-fobiaren Aurkako Eguna ospatzeko bideoa sortu dute Etxalarko ikasleek

2023/06/09

 

Maiatzaren 17an, LGTBI fobiaren Kontrako Eguna izan zen eta Etxalarko Landagain eskola publikoko ikasleek, egun horrek dakarrena landu zuten, ikastalde bakoitzak, adinari egokitutako lanketa eginez eta ikusgarria suertatu zen 6. mailako ikasleek egindakoa.

Hasiera batean tutoreak zein eguna zen galdetu zuen. Ondoren, beraien artean ba al zegoen norbait gertutik egoera tamalgarriren bat bizi ote zuena galdera planteatu zuten eta kontatu nahi ote zuen. Galdera hauen haritik abiatuta, konszienziazioa eta enpatia landu zuten.


Konszienziazioa lantzeko, ipuin bat asmatzea otu zitzaien; geroago, bideo bat egin, eskolako web orrialdera igo eta eskola komunitate osoari zabaltzeko ideiarekin grabatu zuten. Adostu eta lanean hasi ziren 6. mailako ikasleak. Bideoa egitearen arrazoi nagusienetariko bat, imagin batek mila hitzek baina pisu gehiago dutelako da.


Ondorengo estekan beraiek sortutako lana ikus dezakezue. Ea denen artean, horrelako jarrera desegokiak ekiditzen ditugun eta bakoitzak bere askatasun osoz nahi duen eta sentitzen duen bezala, bizitzeko herri seguru bat sortzen dugun.


Ondorengo estekan, sortutako bideoa ikusgai uzten dizuegu:

LGTBI-fobiaren Aurkako Eguna