Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Jorge Oteizari buruzko erakusteka antolatu dute Etxalarko eskolako ikasleek

2023/03/13

Bigarren hiruhilabeteari hasiera goxatzeko asmoz, Igantzi, Arantza eta Etxalarko 3. eta 4. mailako ikasleok Altzuzan kokatzen den Jorge Oteizaren museora joan ginen urtarrilean.

Museoan, Oteizaren bizitzari buruzko informazioa eskuratzeko aukera izateaz gain, berak egindako artelanak ikusteko eta aztertzeko aukera ere izan genuen, baita bere tailerra bisitatzeko ere. Esperientzia aberasgarria izan zen benetan! Gainera, bisita egin ondoren, eskolan eskultore izateko aukera luzatu ziguten.

Eskulturak egiteko materiala buztina izanik, eta Jorge Oteizaren moduan jardunez, ikasleek, irakasleen gidaritzapean, beren eskulturak sortu zituzten, esperimentatuz eta prozesuaz anitz gozatuz. 


Hainbertze gustatu zitzaien, non Etxalarko Landagain eskolako gainerako kideekin partekatzeko nahia sentitu zuten 4. mailako ikasleek eta eskolan,  Oteizaren bizitzari eta bere obrei buruzko erakusketa txiki bat antolatzea erabaki zuten.

Gainerako ikasleak eta familiak gonbidatu zituzten eta harrera zoragarria izan zuen ekitaldiak.