Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Etxalarko eskola komunitatea, zuhaitzak landatzen

Martxoak 21 ortziralean, Landagain eskolako eskola komunitate guztia “Axeri Lepo” inguruan zuhaitzak landatu genituen.

2025/04/30

Urteko ohiturari jarraituz, ikasleak, irakasleak, familiak eta udalak, “ zuhaitzaren eguna “ ospatzeko aukera izan zuten. 

Goizeko 9:00etan ikasle guztiak beti bezala eskolara etorri ziren. HH-ko ikasleak eskolara sartu ziren bezala, LH-ko ikasleak kirol pistan elkartu ziren eta Axeri Leporantz abiatu ziren.

Bidean, Meakako parajean hamaiketakoa egin zuten eta bertan dagoen iturrian, ur botilak betetzeko aukera izan zuten.

LH-koak hamaiketakoa egiten ari ziren bitartean, HH-koak familien kotxeetan Axeri Leporantz igotzen hasi ziren. HH-koek egunaz gozatu ahal izateko, familien laguntza ezinbertzekoa dute, beraiek baitira ikasleak garraitzen arduradunak. HH-koak Axeri Lepora iritsi eta hamaiketakoa egiten zuten. 

Aurreko egunetan, herriko albinteak, zuhaitzak landatu behar genituen lekuan, zuloak eginak zituen. 

11:30ak inguru, LH-ko ikasleak iritsi, motxilak kendu eta ur pixka bat edan ondoren, udal langilearengana gerturatu ziren. Eskolako ikasle eta irakasle guztiak lurrean eserita zeudela eta familiak gure inguruan zeudela, udal langileak landaketa nola izanen zen adierazi zien; hau da, Landaketaren inguruko xehetasunak eman zituen. Landatu zituzten zuhaitzak, Pagoak ziren.

Adierazpenak entzun ondoren, ikasleak eta irakasleak 8 taldeetan banatu zire: HH-ko 3 talde eta LH-ko 5 talde sortuz. Talde guztietan adin ezberdinetako ikasleak zeuden; 1.mailatik 6.maila bitarteko ikasleak nahasturik zeuden, baita 3 urte 5 urte bitarteetan ere. Familiak taldeetan txertatu ziren eta landatzen lagundu gintuzten. 

13:00etan landatzen bukatu eta bazkaltzera joan ginen. Axeri Lepoko magalean denak elkartuta, bazkaldu genuen. Jolasteko denbora izan genuen baita bertako parajeaz gozatzeko aukera ere.