Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Euskararen Eguna Garraldako landa eskolan

2023/12/18

Abenduaren 7an Euskararen eguna ospatu zen Orreagako Ama ikastetxean.

Lehenik eta behin, HH eta LHko ikasleek ipuin kontaketa izan zuten. Jarraian, “Pirata Garrapataren abenturak” antzerkiaz gozatu zuten. 

Atsedenaldia eta gero, batzuk serigrafia egiten zuten bitartean, bertzeek furor jolasa egin zuten. Hori bukatuta, HHko ikasleak saltokara joan ziren, eta bitartean, LHkoek serigrafia egin zuten.

 

Bestalde, DBHko ikasleak bi taldetan banatu ziren. Lehenik eta behin, DBH1 eta 2koek serigrafia egin zuten, eta bitartean, DBH3 eta 4koek meme lehiaketan barre batzuk bota genituen. Gero, ekintzak trukatu genituen. Errekreoa eta gero, DBH guztia elkartu ginen Kike Amonarrizen hitzaldi interesgarria entzuteko.

Eguna bukatzeko, dantzaldia egin genuen. Gainera, eguerdian eskola guztia elkartu ginen, elkarrekin abestu eta gozatu genuen.

 

Lerro hauek baliatu nahi ditugu Euskara Zerbitzuei eskerrak emateko, Kike Amonarrizen hitzaldia finantzatu baitzuten, eta baita Garraldako Udala eta Euskarabideari ere antzerkia antolatu zutelako.

 

Egun ederra izan zen, euskaratik eta euskaraz, eta serigrafiarako egin zuten logo lehiaketako esaldiarekin elastikoak egin zituzten.

Uskara agos ago!