Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Zenbait esperientzien berri eman digu Igantziko landa eskolak

2023/05/17

 

Alde batetik, Igantziko eskolako laugarren, bosgarren eta seigarren mailetako haurrek zine proiektu bat egin zuten ikastaroaren lehen zatian. Apirilean amaitu ziren, proiektu sakona izan baitzen.

Bi film labur grabatu zituzten, familiei azaldu zizkieten, erakutsi egin zituzten, Oscar sarien gala egin zen eskolan, burbuila askorekin...
 

Eta, proiektuaren amaiera gisa, zinema-sarrera bat oparitu zitzaien, eta, ados jarrita, familiek eramandako film bat ikustera joan ziren opor egun batean, poz-pozik. Hori bai, ikasleek antolatu zuten txangoa: zerrendak, ordutegiak, filma aukeratzea…

Hau da taldearen argazkia:
 

 

-----

 

Bertzalde, Uxuri Portuk bisitatu zuen atzo Igantziko eskolan. Lesakako Irain eskolako ikaslea eta Igantziko eskolako ikasle batzuen senidea da.


Eskolako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak “Bizikleta” proiektuan ari dira lanean, eta, horren harira, hainbat bisita izan dituzte ikasgelan, hala nola Done Jakue Bidea bizikletaz egin duen familia bat, La Miguel Indurain martxa irabazi duen aita bat eta Uxurirena, atzo.
 

Uxuri Portu 10 urteko neska lesakarra da, Espainiako txapelduna bizikletan trial modalitatean. hirugarrena mundu mailan. Bizikletan ibiltzen hasi zen 2 urterekin, eta 5 urterekin trialaren munduan sartu zen.

Gelan galdera batzuk egin zizkioten ikasleek eta jarraian, herriko frontoira hurbildu zen eskola osoa bere erakustaldiaz gozatzera. Bere guraso eta osabaren (Igantziko eskolako gurasoa) laguntza izan zuen bai elkarrizketako garaian baita frontoiko muntaia aintzinera eramateko ere.

Behin erakustaldia eginda, eskolako ikasleek zirkuitoa eta bere bizikletak probatzeko aukera izan zuten baita.

Esker aunitz bihotz-bihotzez, uxuri eta familia!