Iturengo Pulunpa eskola Amaiurren - Iturengo Pulunpa eskola Amaiurren - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/10/26
Joan den irailaren 14an, ortzirala, Pulunpa eskolako ikasle eta irakasleak Amaiurko herria eta gaztelua bisitatzera joan ziren.
Goizean goiz autobusa hartu eta Amaiurko txokoak ezagutzen ibili ziren eguerdia bitarte. Bi taldetan banatu ziren, batzuek museoa eta gaztelua ezagutzera joaten ziren bitartean, talo tailerra egiten zuten bertzeek bitzrtean, eta gero alderantziz.
Museoan oso interesgarria suertatu zitzaien Marian arduradunaren azalpena, gure hurbileko historia ezagutu eta ulertu ahal izateko. Aldez aurretik landua zuten gaia 6.mailako ikasleek eta ekarpen bikainak egin zituzten.
Bertzalde, Feliperen eskutik burutu zuten talo tailerra, eta gure hurbileko gastronomia eta jakiak ezagutu, prestatu eta dastatzeko aukera paregabea eskeini zien.
Bisita hezigarria eta dibertigarria suertatu zen.