Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Otsagabiko Eskolak bere Plan Estrategikoa berritzeari ekin dio

2024/02/28

Joan den otsailaren 5ean, Otsagabiko Eskolak bere Plan Estrategiko berritzeko lehenengo lan saioa egin zuen. Bi ordutan zehar, bildutako 40 pertsona inguru eskolaren AMIA egin zuen, ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak zehaztuz. Horretaz gain, "Otsagabia 2030, gure ametsetako eskola" izeneko txokoan, amestutako edo desiratutako ideiei lekua egin zieten.

Bertaratutakoen artean aniztasun esanguratsua egon zen: irakasleak, Zaraitzu Ibarreko enpresetako, erakundeetako edota kultur taldeetako kideak eta, gehien bat, eskolako familiak.

Horrelako dinamika partehartzaileen garrantzia azpimarratu zuten, baita elkarrekin espazio, denbora eta ikuspegiak partekatzeko aukerak sortzea ere.

Dinamikak emandako informazio mamitsua aztertzea izanen da eskolak hartuko duen hurrengo zeregina. Oraingo ikasle eta ikasle ohiekin ere hartu-emana eginen da, beraien iritzia jasotzeko. Prozesu guztiaren bukaeran hurrengo lau urteetarako plana aurkeztuko da.