Erronkariko eskola Bardeetan - Erronkariko eskola Bardeetan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/04/25
Martxoaren 28an eta 29an, Julian Gayarre eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek eta Erronkariko Ainariak institutukoek Bardea zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, Erronkaribarko biztanleek milaka urteko eskubideak baitituzte bertako lurretan.
Hiru izan ziren Bardean ezagutzera eman ziren eszenatokiak: artzain transhumantearen bizitza, Bardeako ibilbidea eta Aguilaresko Bardeako Informazio Zentroan tailer arkeologikoak egitea. Gainera, Ainariak institutuak Cabanillasko aterpetxean egin zuen lo, eta Julian Gayarre eskolak Tuterako aterpetxean.