Urroz Hiriko eskolak parte hartu du herriko azokan - Urroz Hiriko eskolak parte hartu du herriko azokan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/11/28
Urtero bezala, Urroz Hiria herrian San Martin azoka egin dute. Aurten azaroaren 9 eta 10eko asteburuan izan ziren, eta eskolak postu solidario batekin parte hartu zuen azaroaren 9an.
Aurtengoa are bereziagoa izan da herriarentzat, azoka hauek berreskuratu zirenetik hogeigarren urteurrena ospatzen baitzen, 2004. urte inguruan.
Halaber, urtero bezala, eskola osoa murgildu zen bere postuaren prestaketan. Hemen ikus daiteke Hugok, ikastetxeko ikasleak, egin zuen kartel iragarlea: