Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ameriketan ibilitako artzai baten bisita jaso du Zugarramurdiko landa eskolak

2023/11/24

Azaro hasieran, bixita berezia izan zuten Urdazubi-Zugarramurdiko landa eskolan. “Xaretatik Ameriketara” lelopean, itsasoaren bertze aldera lanera joan ziren herritarren bizipenak ikertzen eta lantzen aritu dira klasean ikasle eta irakasleak azken aste hauetan, eta bertan bizitutakoa lehenbiziko eskutik aditzeko, Pablo Olaizola herritarra gonbidatu zuten eskolara.

18 urterekin joan zen Pablo artzai lanetan aritzera eta 7 urte pasatu zituen bertan. Nahiz eta urte anitz pasatu diren, ez ditu atzenduak gazte garaiko bizipenak. Pablok erran zien moduan, lan gogorra zen eta “han bizitzeko baino hobea da orain hemen kontatzeko”.

EHUko irakaslea den Asier Barandiran Amarikaren ikerketaren arabera, 1.300 gizon inguru joan ziren Baztan, Malerreka, Erroibar edo Aezkoa bailaretatik gehienak, baita Artzetik edo Nafarroa Beheretik ere, Far West delakora XX.mendeko bigarren erdian, artzaintza lanetan aritzera. Bakoitzak bere bizitza zuen, baina komuna zuten guztiek erabaki bat: etorkizun hobea lantzea Nafarroatik urruti, hemen ez baitzuten bertze aukerarik harrapatzen. Kalifornia, Nevada, Idaho edo Arizonako lurraldeetan laketu ziren gehien bat.

 

Goiz polita pasatu zuten ikasle eta irakasleek bere ixtorioak eta bizipenak aditzen.

Eskerrik asko Pablo zure bixitagatik!