ERRONKARIBARKO ESKOLAK NATURAN TREBATUZ OSATZEN DITU KLASEAK - ERRONKARIBARKO ESKOLAK NATURAN TREBATUZ OSATZEN DITU KLASEAK - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2021/12/14
Urteko lehendabiziko elurrak ailegatu baino lehen, Erronkaribarko eskola hutsik geratu zen bertako ikasle eta irakasle guztiak (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza) Uztarroze herria eta ondoko Mintxate arroila bisitatzera joan zirelako.
Uztarrozen, herrian barna paseoa eman zuten, eta gaztategia eta bertako gaztaren museoa ikusteko baliatu zuten bisita. Ondoren, trashumantziaren inguruko bideotxo bat ikusi zuten herriko zineman .
Hau egin eta gero, hamaiketakoa hartu eta Mintxate arroilara joan ziren ibarreko Natur Interpretazio Zentruko giden laguntzaz. Naturaz gozatu zuten, inguruetan jolasean eta egurgintzaren inguruko hainbat ezagutza jaso zituzten.
Guztiek batera bazkalduzuten ibai ertzean amaitzeko.
Esperientzia interesgarria eta aberasgarria izan zen.