Ziza eta onddoen erakusketa antolatu dute Lakuntzako Eskolako 3.mailako ikasleek - Ziza eta onddoen erakusketa antolatu dute Lakuntzako Eskolako 3.mailako ikasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/10/06
Natura Zientzietako ikasgaian herria lantzen ari dira Lakuntzako Herri Eskolako 3.mailako ikasleak. Hori dela eta, ikaskuntza egoera bikaina planteatu zuen irakasleak: Lakuntzako basoan aurki daitezkeen ziza eta onddo desberdinen erakusketa antolatzea.
Lehenik, ezinbestekoak ziren oinarrizko ikaskuntzak gelan landu ondoren, gaian ezagutza handia duen guraso baten laguntzarekin proiektuari ekin zioten.
Asteartean, saskia eskuan hartuta, herriko basora abiatu ziren. Bertan aurkitu zituzten ziza eta onddo mota desberdinak bildu eta eskolara itzuli ziren. Behin eskolan, jasotako espezie guztiak izendatu eta toxikotasunaren arabera sailkatu zituzten.
Azkenik, eskolako jolastokian erakusketa bikaina prestatu zuten gainerako ikastalde zein familientzat. Baita azalpenak eman ere!
Argi geratu zen mikologo gazte bikainak ditugula eskolan!