Pazko arrautza erraldoia irabazi dute Alloko landa eskolako 6.mailako ikasleek - Pazko arrautza erraldoia irabazi dute Alloko landa eskolako 6.mailako ikasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/05/18
Urtero bezala, Alloko Gurutzea ikastetxeko 6. mailako ikasleek Cadena Cope eta Bombones Torres-ek antolatutako lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa honetan, gaitasun eta kultura orokorreko zenbait proba gainditu behar dira, eta saria irratiko instalazioak bisitatzea eta Pazko arrautza erraldoien zozketan parte hartzea da.
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, ikasleak eta irakasleak jo eta su hasi ziren entrenatzen joan den azaroan, estudioak bisitatzeko gogo bizia baitzuten.
Bertan behera geratu zen hura, baina partehartzaile guztien artean zozketatu ziren Pazko arrautza erraldoiak apirilaren 30ean eta handienetako bat egokitu zitzaien gure protagonistei!
Oso pozik jaso zuten egindako ahalegin handia aitortuko zien saria.
Bukatzeko, parte hartzera animatzen dituzte beste eskolak esku hartu duten irakasle eta ikasleek, oso esperientzia polita delako.