Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ikaskuntza eta komunitatea ereiten Alloko landa eskolako Baratzean

2025/03/28

Gure landa-komunitateen bihotzean, eskolak funtsezko zeregina betetzen du haur eta gazteen prestakuntzan, kalitatezko hezkuntza eskainiz eta tokiko garapena sustatuz. Erronka handiak duen arren, erakunde honek ikasteko, integratzeko eta hazteko gune izaten jarraitzen dute herrietako familientzat.

Horren adibide da Alloko La Cruz ikastetxea, 2023-24 ikasturtean eskola-baratzeari buruzko proiektu berritzaile bat gauzatu zuena. Ikasleek baratze bat modu eraginkorrean kudeatzeko zer behar den ikertu zuten, gaian esperientzia duten herriko pertsonak elkarrizketatuz, ereiteko egutegi bat eginez, informatzeko kartelak diseinatuz eta landatu nahi zituzten elikagaiekin errezetak bilduz. Ikasturtearen amaieran, negutegi bat sortu zuten baita.

2024-25 ikasturte honetan, proiektuak fase berri batekin jarraituko du: ereitea. Quique Rada adituaren laguntzari esker, ikasle guztiek sasoiko barazkiak ereiteko aukera izan zuten. Urtean zehar, landareak ureztatu eta zaintzeaz arduratuko dira, uda baino lehen uzta gozatuko dutelakoan.

Landa-eskolek ezagutza akademikoak emateaz gain, elkartasuna, ingurunearekiko errespetua eta talde-lana bezalako balioak indartzen dituzte. Gainera, kultura-nortasuna indartzen dute eta komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatzen dute prestakuntzan, eta, kasu askotan, eskola da bilgunea eta herritar guztien onurarako diren ekimenak garatzeko gunea.

Funtsezkoa da eskola horien lana ikusaraztea eta eginkizun hori betetzen jarrai dezaten behar duten laguntza ematea.

Hezkuntza-komunitate osoa gonbidatzen dugu landa-hezkuntza balioestera eta babestera, guztiontzako aukera gehiago eta bidezkoagoak izango dituen gizartea eraikitzeko funtsezko zeregina duela aitortuz.