Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lanbide Heziketako ikasleen bisita Arizkungo landa eskolan

2023/12/15

Elizondoko Lanbide eskolako ikasleak eskolako patiorako eraikiko duten etxetxoaren proiektua aurkeztera joan ziren Arizkungo eskolara.

Zortzi etxetxo ezberdin erakutsi zizkieten han bilduta zeuden ikasle eta irakasleei eta hauek bozketa egin zuten gehien gustatzen zitzaiena aukeratzeko.

Gero, patiorat joan ginen eta patioko neurriak hartu zituzten. 

Orain, beraien eskolako tailerrean gure etxetxoa egiten ari dira.