2024ko Elkartasun-hamaiketakoa ospatu du Kasedako landa eskolak - 2024ko Elkartasun-hamaiketakoa ospatu du Kasedako landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/03/06
Badira urte batzuk Kasedako eskola hamaiketako solidarioa antolatzen hasi zela. Beti Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eskola-egunaren inguruan, urtarrilaren 30ean.
Kasedari joan den ikasturtean Oibar eta Irunberri elkartu zitzaizkion. Eta aurten ere hiru eskolek bazkaria antolatu dute.
Hezkuntza-komunitate osoak hartzen du parte jardueran. Familiek gozokiak eta patata-tortillak egiten dituzte.' Ikasleek merkatu txikiko plazan irakurtzen den manifestu bat prestatzen dute, eta bakearekin lotutako abesti bat, koreografia eta guzti. Eta herri osoak parte hartzen du merkatu txikiaren egunarekin bat egiten duelako. Gainera, urtero izaten dugu txokolate ezin hobea prestatzen duten boluntarioen laguntza.
Pintxoak edo bizkotxo zatitxoak ezarritako kopuruaz gain, beti eskuzabala den borondatea onartzen da.
Haurrekin zerikusia duen erakunde bati zuzentzen zaio beti diru-bilketa. Aurten, HUNeko (Nafarroako Unibertsitate Ospitalea) ama-haurren eraikineko 4. solairuko ospitaleko gela izango da helmuga, eta ospitalean dauden haurrak hartuko dira.
Ospitaleko eta Etxez Etxeko Hezkuntza Arretarako Taldea Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (CREENA) kudeaketa, informazio eta baliabide arlokoa da. Haiek arduratzen dira baliabide hori antolatzeaz, betiere gaixo bakoitza artatzen duen talde medikoarekin koordinatuta. Eta haiek esango dute zertan inbertitzen den diru-bilketa.