Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bere Historia museoaren ateak zabaldu ditu Deikazteluko landa eskolak

Erakusketak urriaren 15ean inauguratu zen eta zabalik dago bisitatu nahi duenarentzat

2024/11/18

Historia partekatzeko ahalegin zirraragarrian, “V. Nievas” landa eskolako "nagusien" taldeak (Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak) bere Historia museoa inauguratu zuen. 

Zenbait astez gaiari buruzko ikerketa lan bat egin zuten, eta, ondoren, erakusketa sortu zuten, hainbat aldi historiko biltzen dituena, historiaurretik aro modernora. 

Proiektuaren azken helburua izan zen ikasleak historialari gisa agertzea eta beren ezagutzak ikasle gazteenekin partekatzea. Hala, maistren gidaritzapean, antzinako Egiptoko bizimodua, Industria Iraultza eta mundua aldatu duten asmakizun handiak arakatu zituzten, hori guztia beren landa inguruaren ikuspegitik. 

Ikaskuntza-komunitate honek azpimarratzen du garrantzitsua dela ikasleak ikaskuntza aktiboan eta errealean murgiltzea, batez ere landa-ingurunean, non hezkuntza-baliabideetarako sarbidea mugatua izan baitaitekeen.

Neska-mutilak Historioarekiko hain gogotsu ikustea benetan inspiratzailea da eta erakutsi du ikastea dibertigarria eta esanguratsua izan daitekeela, gauden ingurua edozein dela ere.