Etxalarko landa eskolak liburutegia berpiztu du - Etxalarko landa eskolak liburutegia berpiztu du - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/02/07
"Landagain eskolako 6. mailako ikasleok liburutegi bat egin dugu.
Txoko hau guztion gozatzeko helburuarekin sortu dugu. Banaka, taldetxoetan edo gela osoa elkarrekin joan zaitezkete.
Dakizuen bezala, irakurketaren bidez, gauzak ikasi eta mundu berriak ezagutzen ditugu. Bide berri horiek ireki ahal izateko, ezinbestekoa izango da irudimena martxan jartzea, ezarritako arauak puskatzea, denak berdinak garela ikustea, akatsak onartzea eta noski, gozatzea eta ongi pasatzea.
Eskolako txoko berri honetaz gozatzea espero dugu!"