Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Usategietara txangoa egin du Etxalarko landa eskolak

2023/12/13

Azaroak 13 astelehenean, Usategietara txangoa egin zuten Etxalarko Landagain eskolako ikasle eta irakasleek, eta egunaren kronika idatzi dute:

Jakin dakigun bezala, Etxalar herriak ospea baldin badu, bere Usategiengatik da. Udazken garaia iristen denean, Euskal herriko txoko askotan ehiza postuak ikusten dira. Etxalarren ehiza postuak ikusteaz gain, usoak ehizatzeko sareak ikusten dira.

     

 

Sare hauei esker, Etxalarko usazaleek iparraldetik hegoaldera joaten diren usoak “korneta, txatarra eta palak”
tresnak erabiliz, ehizatzen dituzte.

Egunero bezala, ikasle eta irakasleak goizeko 9:00etan eskolara etorri ginen. LH-ko ikasleak bildu eta usategietarantz abiatu ginen oinez. Bidean, hamaiketakoa egin genuen eta goizeko 11:30etarako Gorosurreta auzoan kokatuta dauden Usategietara iritsi ginen. LH-ko ikasleak mendi buelta egiten ari ziren bitartean, HH-ko ikasleak eguneroko errutinak egiten ari ziren. 10:30etan eskolako txikienak,
familiak gidatutako kotxeetan Usategietarantz abiatu ziren. HH-koak iritsi, jolas librean aritu eta hamaiketakoa egin zuten. 

 

11:30etan ikasle guztiak bi taldetan bereiztu ginen: HH eta LH 1+2koek talde bat osatzen zuten eta LH 3+4+5+6koek bertzea. 1. taldea sareak ikusten zituzten bitartean, 2. taldea “ Sareen bidezko ehiza “ nolakoa den, zein urtetik ezaguna den, zergatik eta nola sortu den eta abar luze bat azaltzen zuen bideoa ikusi genuen. Bidea bukatu zenean, sareetara joan ginen.

Sareetan, bertako arduraduna den Lauraren azalpenak entzun genituen. Sortu zitzaikigun zalantzak argitu eta berak egiten zizkigun galderei erantzun genien. Azalpenak entzun ondoren, palak hartu eta Usazale bihurtu ginen. 13:00etan denak elkartu eta bazkaltzeko tenorea iritsi zen. Eguerdiko 2:15etan LHko ikasle eta irakasleak eskolara oinez itzuli ginen eta HHko ikasle eta irakasleak, familien kotxeetan. Egun ederra eta giro politean joan zen eguna. Ekintz honi esker, gure arbasoen bizitzaren zati bat ezagutzeko aukera izan genuen.