Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bizikletaren Eguna ospatu du Igantziko landa eskolak

2023/11/08

Igantziko eskolan ekintza berexia burutu zuten urriaren 13an, Bizikletaren Eguna antolatu zuten irakasleek ikasleekin batera ospatzeko.

Haur Hezkuntzako ikasleak gelan elkartu ziren goizean goiz, Bide Hezkuntzaren inguruko hainbat jarraibide ikasteko. Saio motz honetan arau nagusiak, seinaleak... ezagutu zituzten, gero bizikletarekin modu egokian ibiltzen jakiteko. 

Ondotik, bizikleta hartu eta herriari buelta eman zioten.

Parkean hartu zuten hamaiketakoa gero eta jostetan aritu ziren.

Jarraian, irakasleek eskolako patioan muntatutako zirkuituan ere bizikletarekin gozatzeko aukera izan zuten. Errotonda, stop, zebra-bide, garbitzeko gune, tailer, atseden leku, parking, ranpa, eta abarretan praktikatzeko aukeraz gozatu zuten eta primeran pasatu zuten!

 

 

Eskolako koxkorrenek, hau da Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6.era bitarteko ikasleek, bertze modu batera ospatu zuten eguna.

Gelan arauak errepasatu zuten hauek ere atera baino lehen, eta berehala bizikletak hartu eta Foruzainen laguntzarekin Igantzitik Ederbidera jaitisi ziren, zati bat egiteko. Bide Berde hau, antzina “Tren Txikito” deiturikoak, Behobia (Irun-Gipuzkoa) eta Oieregi (Nafarroa) artean egiten zuen ibilbidea da.

Bidegurutzean ezker aldera hartu eta Berara joan ziren, 10,3 km-ko zatia osatuz.

Han parkean ibili ziren, naturaz gozatu zuten, elkarri bizikleta konpontzen lagundu zioten eta bazkaldu ondotik, berriro Igantzi aldera abiatu ziren. Igantzi herria kaxkoan izaki eta, gurasoen laguntzaz baliatu ginen goraino igotzeko eta bizikletak garraiatzeko.

Egun bikaina pasatu zuten haiek ere!

Biziki eskertzen diete irakasleek egun horretan laguntzen aritu ziren GURASOEI, ezinezkoa izanen bailitzateke eskola honendako honelako ekintzak antolatzea. Esku bat emateko prest agertzen dira beti, ESKER AUNITZ!