Logotipo berria sortu Iturmendiko landa eskolak - Logotipo berria sortu Iturmendiko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Horretarako, lankidetza-prozesu bat jarri du martxan komunitate osoarekin
2024/03/27
Iturmendiko Arrano Beltza herri eskolak badu honezkero eskolako logo berria.
Horretarako prozesu partehartzaile irekia martxan jarri zuen eskolak otsailean
bai ikastetxean bertan, nola herrian.
Batetik, ikasleek eskolan proposamenak luzatu zituzten.
Bestetik, etxez etxe parte hartze gonbitea banatu zuten
eta postontziak jarri zituzten herriko bi elkarteetan.
Honela parte hartu nahi zuen herritarrek ideiak bertan utz zezaten.
Proposamen guztiak jaso eta gehien errepikatzen ziren ideiak
eskolaren irudia, arranoa, ikaskuntza, jolasa, iturria eta mendia ziren.
Horiek jaso eta diseinatzaile grafiko batekin harremanetan jarri ziren.
Ilustrazaileak bere proposamena diseinatu zuen honakokontzeptuekin:
- Arranoaren eskola: nola ikusiko luke arrano batek eskola haren gainetik hegan igaroko balitz? Honi erantzunez, airetik ikusita irudikatu da eraikina.
- Jolastu: puzzle baten piezak irudikatzeko, teilatuaren forma geometriko guztiak bereizi dira.
- Ikasi: bi arkatz erabili dira ideia hau irudikatzeko
- Kolorea eta eskolaren izena: Sakanako Herri Eskolen logoaren koloreak hartu dira eskolaren izenaren ondoan jartzeko.
Honela irudikatzen da zonaldeko zonaldeko lan-taldearen kidea dela Arrano Beltza eskola.
Lan txukuna burutu dute, ikusgarria eta komunitatearekiko lankidetza-proiektuaren adibide bikaina! Zorionak!