Ikasnova gela estreinatu du Irunberriko landa eskolak - Ikasnova gela estreinatu du Irunberriko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/07/02
Joan den asteazkenean, ekainaren 17an, Irunberriko San Juan HLHIPk Ikasnova gela inauguratu zuen, metodologia aktiboak bultzatzeko eta teknologia hezkuntza-prozesuan txertatzeko sortutako gune berritzailea.
Jarduera ikastetxeko beheko solairuan egin da, eta honako hau izan da: informatika-gela (zaharkitua), irakasle-gela eta zuzendaritza-bulegoa espazio malgu eta moldakor bihurtzea, lan-eremuak azkar eta erraz berrantolatzeko altzariz hornitua, ikasgelako edozein metodologia edo dinamikatara egokitzea erraztuz. Nafarroako Gobernuak finantzatu du jarduera, Ikasnova Gelak sortzeko toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren barruan, eta Irunberriko Udalak, berriz, bere ekarpenarekin osatu zuen obren kostua.
Egun horretarako, irakasleek jardueraz betetako programa bat egin zuten: 360º kameraz grabatutako solasaldi literario dialogikoak, familiekin egindako robotikako talde interaktiboak, ikasleek grabatu eta editatutako bideo-bookak, etab. Programa zabal horretan, ikasleek eta familiek parte hartu zuten, Isabel Zozaya Hezkuntza Saileko aholkulariarekin batera, eta teknologia irakatsi eta ikasteko prozesuan nola txertatzen den egiaztatu ahal izan zuten, konpetentzia-modu batean.
Ikasnova ikasgelak ikaskuntza aktiboko ingurune gisa ulertzen dira, non espazioaren diseinua eta teknologia konbinatzen diren ikasteko modu berriak errazteko. Ikasleek esperimentatu, hitz egin, lankidetzan aritu, sortu eta partekatu ahal izateko pentsatuta daude, funtsezko gaitasunen garapena sustatuz, eta arreta berezia jarriz gaitasun digitalean.


