Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ospakizun eta estreinaldi artean ireki du Eloko landa eskolak ikasturte berria

2022/09/23

Herriko festekin batera izanik, eskola kalera atera zeneta Udalak antolatutako jardueretan parte hartu zuen.

 

Gainera, eskailerak eta zoruak estreinatu dituzte ikasgeletan.

Obra hauek udan burutu ditu Udalak ikastetxerako irisgarritasuna hobetzeko. Hobekuntza prozesuak bi fase izan ditu:

- 2021eko uda: igogailua jartzea eta komunak solairuka birkokatzea. Eskolako sarrerako atearen irisgarritasuna. Gela guztietan airea aireztatu eta garbitzeko instalazioa.

-   2022ko uda. Eskaileren zabalera eta zorua bi solairutan.