Eskola baratzea sortu du Eloko landa eskolak - Eskola baratzea sortu du Eloko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/05/03
Santa Barbara HLHIPak berrikuntza-proiektu bat ezarri du, baratze bat sortzeko eta komunitateak baratzea lantzen eta bere gisa sentitzen ikasteko. Horretarako, ikasturtean zehar tailerrak egin dira ikasleentzat eta beste batzuk herriko bizilagunentzat.
Martxoaren 6an, irailean eskolan ernamuindutako landare guztiak erein genituen. Eloko Udalaren laguntzarekin eraiki den baratzeraino, aiton-amonak, gurasoak eta herriko bizilagunen bat hurbildu ziren jardueran laguntzera.
Proiektu horrek Hezkuntza Departamentuko berrikuntza proiektuen laguntza du, eta Mikel Baztan paisajistak gainbegiratuko du.