Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Eloko landa eskola, Basabere baserrí-eskolan

2023/05/11

Apirilaren 3, 4 eta 5ean Santa Barbara ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiak Lezaungo Basabere baserri-eskolako kanpamentura joan ziren.

Bizikidetza indartzeko egun ahaztezinak izan ziren, baita abeletxeko lanei buruz ikasteko ere: haziendaren elikadura egokia, baratzeko lana... eta hegazti harrapariei hegan nola egiten zaien ere ikusi ahal izan zuten, beste hainbat jardueraren artean.

Gainera, azken egunean, haurren familiak taldearekin elkartu ziren hango parkean, eta jarduera bat egin ahal izan zuten komunitatean.

Esperientzia oso positiboa izan da, eta errepikatzea pentsatzen ari dira.