Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Aurtengo baratzea lantzen hasi da Eloko landa eskola

Udan zehar, ikastetxeko familiek eta udaleko kideek, baratzeko produktuak zaindu eta bildu dituzte; orain eskolari zegokion baratzeko lanari berriro heltzeko

2024/10/31


 

Santa Barbara ikastetxeko komunitateak urriaren 21eko eguraldi ona aprobetxatu zuen bere baratzeko lanari ekin eta barazkiak egokitu eta landatzeko.

Oraingoan letxugak, eskarolak, zerba, txikoriak eta azaloreak landatu dituzte, baita. pentsamenduak lere, baratzeari kolore ukitu bat emateko. Hortaz, baratze-lorategia jorratzen ari dira oraingoan.

Komunitateko kide guztiak gonbidatu dituzte berau zaintzeko eta gozatzeko, noski.

Albistea eskolako webgunean