"Onespenari" buruzko lana egin du Eloko landa-eskolak aurten - "Onespenari" buruzko lana egin du Eloko landa-eskolak aurten - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/05/30
2023-2024 ikasturtean zehar, Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek (8-11 urte) hitzez adierazi dute eskola-batzarretan, maiz ez direla gai izaten mugak jartzeko bizitzako egoera anitzetan, batez ere berdinen artean.
Horregatik, eta Skolae-ren baterako ekintzan landutako gaia kontuan hartuta, bi irakaslek adostasunari buruzko prestakuntza batean parte hartzea erabaki zuten, ondoren, ikastetxeko bi taldetan lantzeko: P1 (1., 2., 3.) eta P2 (4. eta 5.), "Traturik dago?" izenburupean.
Horren harira, hausnarketak partekatu eta beste ekintza desberdinak burutu dituzte askola, besteak beste, besarkada eta musuen inguruan, erabakiak hartzeaz, gustatzen zait/ ez zait gustatzen edo nahi dut/ez dut nahi esateko moduaz...
Hona aurkezpena: Badago traturik?
Albistea ikastetxeko webgunean: https://cpmonreal.web.educacion.navarra.es/eu/w/%C2%BFhay-trato-?redirect=%2Feu%2Fnoticias