Eski kanpainian parte hartu du Eloko landa eskolak - Eski kanpainian parte hartu du Eloko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/02/19
Eloko Santa Barbara ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleek aste ahaztezina pasa zuten Izaban, eskiatzen, Erronkari Haranean, Nafarroako Gobernuak antolatutako eskola kanpainaren barruan. Kirolaz gain, naturaz, tokiko historiaren eta kulturaren inguruko ezagutzak eskuratu zituzten, eta harremana sendotu zuten egun horietan. Oroitzapen ahaztezinak ekarri dituzte handik.
