Narbarteko landa eskola Bertizen - Narbarteko landa eskola Bertizen - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/10/18
Ikasturte berriari hasiera eman zioten Narbarteko Arotzenea ikastetxean, urtero bezala, ikasle eta irakasleak Bertizko Natur Parkera irteera egin zutelarik.
Goizean goiz ikasleak motxilarekin eskolara etorri ziren eta ondoren ttipi-ttapa ttipi-ttapa oinez Bertizera joan ziren. Eguraldi paregabea lagun zutenez, jolas librean ibili ziren parke inguruetan eta ondoren gosaria egin zuten.
12:00etan parkera sartu ginen eta ekintza antolatuak burutu zituzten bertako begiraleen laguntzarekin. Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak “Lorategi artistiko-historikoa” bistitatu zuten eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek, berriz, “Bertizko basoa” ekintza egin zuten, bukearn “pista jokaan” aritzeko.
Eguerdian, berriz ere denak elkartu ziren, bazkaldu eta eskolara oinez itzuli ziren.
Egun paregabea pasa zuten, naturaz gozatzeko aukera izan zutelako, udazkeneko kolore eta usaiak hauteman eta ikasleen arteko interakzioa bultzatu.