Olaztiko landa eskola eta Sakanako Lanbide Heziketa ikastetxea lankidetzan inklusioaren alde - Olaztiko landa eskola eta Sakanako Lanbide Heziketa ikastetxea lankidetzan inklusioaren alde - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/06/25
Lanbide Heziketako ikasleek Olaztiko Herri Eskolako ikasle batentzako eserleku bat egokitu dute. Horretarako, lankidetza prozesu batean murgildurik aritu dira bi ikastetxeetako profesional zein ikasleak.
Lehenik, eskolan ikasle hau atenditzen duen fisioterapeuta Lanbide Heziketako soldadurako ikasleekin bildu zen, ikasle honen beharrei erantzuteko zer nolako aulkia beharko lukeen azaltzeko.
Ikasleek orduan euren diseinua egin eta behin behineko aulkia prestatu ondoren, Olaztiko Herri Eskolara eraman zuten bertan frogak egiteko. Olaztin, ikasle honen gelakide guztiekin batera, aulkia frogatu eta denon artean, proposamenak egin zituzten behin betiko aulkia nolakoa izanen zen erabakitzeko.
Egindako proposamenak jaso eta Lanbide Heziketa ikasleek, ikasle honen beharrei egokitutako “eserleku ideala” sortu dute. Honi esker, ikasle honek eserita dagoenean gorputza egoki mantendu eta aldi berean bertatik autonomiaz altxatzeko aukera izanen baitu.
Lankidetza eta inklusioa bezalako balore garrantzitsuak lantzeko balio izan duen ikaskuntza zerbitzu eredu bikaina!