"Jaten dugunaren jabe" proiektu berria aurkeztu du Otsagabiako landa eskolak - "Jaten dugunaren jabe" proiektu berria aurkeztu du Otsagabiako landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/05/27
Ikasturte honetan zehar, bertze proiektu askoren artean, "Jaten dugunaren jabe" berrikuntza proiektua garatzen aritu dira eskolan.
Bertan, hainbat ekintza burutu dituzte ikasleek: elikadurari buruzko hitzaldia Zaraitzuko medikuekin, hainbat jarduera baratzean Otsagabiko Natur Interpretazio Zentroarekin eta Zaraitzuko basozainekin, esne eta frutaren banaketa programa eta "Osasuntsu hazi" erakusketa, "Nire bizitzako zuhaitza"...
Proiektuari bukaera emateko, ikasleek Zaraitzu Ibarreko elikagai ekoizle zenbait elkarrizketatu dituzte eta, beraien errealitatea ezagutzera emateko, ANIMENDI izeneko aldizkari digitala sortu dute. Aldizkariaren 1. zenbakia argitaratu dute eta ikasturte bukaera baino lehen 2.a ere argitaratzeko asmoa dute.
Beheko estekan irakur eta ikus dezakezue: https://www.flipsnack.com/zesario/animendi-1-euskaraz/full-view.html