Zaraitzuko ondarearen azterketan sakondu du Otsagabiako landa eskolak "Baselizen ibilbidea txirrindulaz" proiektuan - Zaraitzuko ondarearen azterketan sakondu du Otsagabiako landa eskolak "Baselizen ibilbidea txirrindulaz" proiektuan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Proiektua Ondare Hezkuntzaren barruan kokatzen da, kultura ondare propioaren ezagutzaren bidez lurraldetasuna bultzatzeko diseinatutako ildo pedagogikoetako bat
2024/07/31
Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala ikasgaiaren baitan landu dute DBH 4-ko ikasleek proiektu hau, azken urteotan Otsagabiako eskolak hartu duen ildo pedagogikoari jarraituaz: lurraldekotasuna eta ondare kulturala. Aurtengo ikasurtean Zaraitzu bailara eta inguruko hainbat baseliza lotu dituzte mendiko txirrindulaz.
Baselizen kokapen eta informazioaz gain, ibilbideak "trakeatu" dira, hau da, irudi eta bideoz lagundurik ibilbidea deskribatu, dokumentatu eta erregistratu egin dute sites batean. Lan asko dago atzetik, proiektuari hasiera bertzerik eman ez dioten lan honetan. Informazio guzti hau eskuragarri egonen da eskolako web orrialdean, gainera, edozeinek erabili ahal izateko: Otsagabiako eskola
Ikusi: Baselizen ibilbidea txirrindulaz sites-a