2024ko ABELBIDEA 3 egunez - 2024ko ABELBIDEA 3 egunez - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/07/24
Abelbidea, Zaraitzueraz Altxunbidea, Otsagabiko Eskolak 2023-2024 ikasturturtean zehar landu duen proiektu sakon bat izan da.
Ekintza ezberdin egin dira, besteak beste:
- Ardi motak ezagutzeko bisitak.
- “Segi Altxunbidea” abestia sortu.
- Ingurune ikasgaian landu dira paisaiak, fauna, flora, klima etabar.
Kronika hau LHko 3. eta 4. mailako ikasleek (8, 9 eta 10 urte) idatzi dute, irteeran LHko 5.6. mailako ikasleen oniritzia (11-12 urte).
Lehenengo eguna
Ekainak 27n, bederatzietarako eskolara joan ginen. Hiru furgonetetan gauzak sartu genituen. Hamar eta erdietan Figarolera iritsi ginen, eta bertan hamaiketakoa hartu genuen. Ondoren Andoni Mikeleiz eta bere aitaren (Patxi) artaldearen bila joan ginen Bardeetako ezaugarri nagusienak ikusi ondoren. El Pason bazkaldu genuen eta bazkaldu eta jolastu eta gero artaldearekin Figaroleraino joan ginen, ardiak Corral del Zorron utzi genituen, eta artzainak hor egin zuten lo, hango etxolan.
Guk Figarolen egin behar genuen lo, eta iritsi bezain pronto, futbolera jolastu genuen. Patxi eta Andoni gurekin afaldu zuten, patatak errioxa erara, maxela eta txistorra. Afaldu ondoren Polis eta kakos jolastu genuen. Hamabietan lo egitera joan ginen.
Egun honetan, artzainaren lana ikasi genuen. Bardeak Zaraitzu baino lehorragoak direla, eta Erriberan larreak ureztatzen dituztela kanalaren urarekin.
Bigarren eguna
Asteartean altxatu ginen zazpietan, eta gosaldu eta dena bildu ondoren zortziak eta laurdenetan hasi ginen Andoniren artaldearekin ibiltzen. Figaroletik Peñara joan ginen eta hor bazkaldu genuen, mendian. Puntu honetan Zaraitzuarren eta Erronkarien ardibideak (Altxunbidea zaraitzueraz), bereizten dira. Arratsaldean pasatu ginen San Zoilo baselizatik. Baseliza hau gotikoa da. San Zoilotik Kasedara joan ginen eta hango eskolan jolastu, afaldu eta lo egin genuen. Afarian ere artzainak gurekin egon ziren.
Hemen ikus daiteke egun honetako bideo bat (DBHko ikasleek egina).
Hirugarren eguna
Zazpietan altxatu ginen eta gosaldu genuen. Kasedako zubian artaldearekin elkartu ginen eta Oibarreko bidetik ibili ginen. Lantegi oso handi bat ikusi genuen (Viscofan). Ordu bietan Oibarreko gainean bazkaria prestatu genuen eta artzainekin eta beraien familiarekin bazkaldu genuen. Gero sorpresa bat egin genien, abestu genuen “Segi Altxunbidea” abestia. Abestia eta bere letra Musikako ikasgaian prestatu genuen altxunbideko soinu tipikoekin (Trukak, eskilak…).
Lauak aldera artzainak agurtu genituen eta Ilumberriko igerilekura joan ginen. Zortzietan etxeetara iritsi ginen.